Negozioaren jarraitutasuna

Babeskopiak eta hondamendien aurreko berreskuratzea

Babeskopiak eta hondamendien aurreko berreskuratze-sistemak, zure negozioa ezer gertatuta ere gelditu ez dadin.

Babeskopia ez da nahikoa

Babeskopia (backup-a) edozein enpresaren oinarrizko beharra da. Hondamendien aurreko berreskuratze-sistemaren helburua, berriz, negozioaren jarraitutasuna bermatzea da.

Merkatuan aukera asko daude, baina backup-sistema bat ez da hondamendien aurreko berreskuratze-sistema bat.

Zure zerbitzariak erreko balira, azkar lanean jarraitu ahal izango zenuke?

Non berreskuratuko zenituzke datuak?

Babeskopia

Datuak kopiatzen ditu, babesteko.

Hondamendien aurreko berreskuratzea

Harago doa: negozioaren datuak une oro eskuragarri egotea bermatzen du, gertatzen dena gertatzen dela.

Segurtasun eta konfidentzialtasun handiena

Gure zerbitzuak zure zerbitzariak eta lanpostuak babesten ditu.

Zerbitzariak

Windows eta Linux zerbitzarien babesa, fisikoak zein birtualak.

Lanpostuak

Windows lanpostuen babesa.

Irudietan oinarritutako kopiak

Zerbitzarien edo lanpostuen oinarrizko irudi-fitxategi bat sortzen da: sistemak, aplikazioak, zerbitzuak, konfigurazioak eta datuak.

Hipervisoreekin bateragarria

Makina birtualak plataforma hauetan, besteak beste:

  • VMware ESX/ESXi
  • Microsoft Hyper-V
  • Citrix XenServer
  • Linux KVM
Minututan sistema osoak berreskuratzen dira
Segundotan karpeta eta fitxategi zehatzak, sistema osoa berreskuratu gabe

Microsoft 365en babeskopiak

Ziurtatu zure Microsoft 365eko datuak babestuta daudela giza akatsen, sistemaren akatsen, hackerren eta beste arazo batzuen aurrean.

Microsoft 365ek berreskuratze osoa eskaintzen duela dirudi, baina mugak ditu:

Denbora-muga

  1. 14 egunNahi gabe ezabatutako mezuak ezin dira eskuz berreskuratu 14 egunen ondoren.
  2. 30 egun30 egunen ondoren, Microsoften laguntza-zerbitzuak ez du berreskuratzea bermatzen.
  3. Kontu bat ezabatzeanAdministratzaileek 30 egun dituzte artxibo-postontzia leheneratzeko eskatzeko.

Microsoften menpekotasuna

Zerbitzuan akatsen edo arazoren bat gertatuz gero, informazioa berreskuraezina izan liteke. Zure babeskopia propioarekin, zure datuak ez daude beste inoren esku.

Zure datuak benetan babestuta daude?

Kontatu zer ekipo, zerbitzari eta datu dituzun, eta zure enpresarako babeskopia-aurrekontua prestatuko dizugu. Prezioek ez dute BEZa barne.