Zer da zifratzea?
Zifratzea informazioa kodetzea da, segurtasuna handitzeko: zifratze-gako egokia duenak bakarrik irakur dezake.
Enpresaren datuek zifratuta egon behar dute, baimendutako langileek bakarrik sar daitezen. Segurtasun-neurri oso garrantzitsua da.
Zifratzea gardena da erabiltzailearentzat: ez da beste programarik ireki behar, ezta "mezua deszifratu" ere. Sistema eragileak atzeko planoan zifratzen eta deszifratzen du, erabiltzaileak baimenak dituen egiaztatuz.
